XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta Ikusleak abesten ari diran bitartean izkutatuko dira, ikusleen eskui-aldetik, Benaparro, Lapurdi ta Zubero.
I. Andereño
Eta barkatu, jaun-andreak, nere aurkezpen ontan aspergarri izan ba'naiz ere.
Eta Aitor agertuko da ikusleen eskui-aldetik.
Aitor
Ez daukazu, zergatik barkamena eskatu, andereño.
Ederra izan bait-da, eman dezun, ikasbidea.
I. Andereño
Ala iruditzen al'zaizu Aitor...?
Aitor
Asko bait dira gure artean, ZAZPIRAK-BAT ikurra, paparrean eta berebilletan erabiltzen dutenak, baiñan gutxi dira, zoritxarrez, ikur orrek, zer adierazi nai duan, dakitenak... ZAZPIRAK-BAT.
I. Andereño
Gure Jainkoarekin gertatzen-zaigunaren antzeko zerbait: lurraldeak zazpi izanarren, bakarra dala, alegia, Euskal-erria.
Aitor
Orixe da, bai, ZAZPIRAK-BAT'ek esan nai duana.
Ederki, andereño...!
Baiñan beste mesede bat eskatu nai nizuke orain.
I. Andereño
Zuk nai dezuna, Aitor...!
Aitor
Akullu-antzeko zazpi makilla nai nituzke...!
I. Andereño
Makilka asteko...?
Aitor
Ez, Andereño, ez...!
Makilka asteko ez, nere zazpi semeeri, ta emen bildu diran ikusle guztieri, ikasbide eder bat ernateko baizik.
I. Andereño
Ortarako nai baldin ba'dituzu, laister izango dituzu, Aitor.
Aitor
NIk-neronek lagunduko dizut, Andereño...
Eta ikusleen ezker-aldetik izkutatuko dira Aitor eta I. Andereñoa.
Iruditegi-atzetik agertuko da II Andereñoa.
II. Andereño
(Kanpoan jolasean ari diran Umetxoeri) Jolaserako ordua bukatu da, eta ikastolara etorri bear dezute orain.
Eta ikusleen ezker eta eskui-aldetik sartuko dira ikastolako umetxoak.
Neska-mutillak dira, ta lurrean eseriko dira ikusleeri bizkarra emanaz.
Auen aurrean, eta aulki batean, eseriko da II. Andereñoa, ikusleak ondo ikusiko duten eran.
II. Andereño
Ipui bat esan nai dizutet, eta jarri zaitezte lurrean, umetxoak.
Mikel
Alaia al'da ipuia...?
II. Andereño
Ez, Mikel...!
Ez da alaia, negargarria baizik, eta euskaldunontzat, batez-ere...
Mikel
Neri etzaizkit ipui-itunak atsegin...!
II. Andereño
Gaurko-au atsegingarri izango zaizu, ordea...
Mikel
Bai,?
II. Andereño
Bai, Mikel, bai...!
Ama-Euskera gaixoaren ipuian bait-da.
Entzun zaidazute, bada, arretaz...
Zuek dakizutenez, zazpi dira Euskal-erria osatzen duten lurrak.
Ementxen izan ditugu arestian...
Esango al'zizkiazuke, zuk Ainhoa, zazpi lurralde oien izenak...?
Ainhoa
Esango ez dizkizut, bada...!
Ez al'naiz ba, ni ere, euskalduna...?
Araba, Bizkai, Gipuzko ta Naparro, Lapurdi, Zubero ta Benaparro...!